Otra nueva institución nacional para toda Euskal Herria: ASKATASUNA substituye a Gestoras Pro Amnistia (Euskal Herria Sur) y Koordinaketa (Euskal Herria Norte).
      Información publicada en GARA el 17 de diciembre de 2001.


      Askatasuna elkarte nazionala jarri dute abian Donostian

      Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako Askatasuna elkarte nazionala abian jarri zuen atzo Donostiako Kursaalen bilduriko amnistiaren aldeko mugimenduaren batzar nazionalak. Euskal preso politikoen eskubideen urraketa salatu, euskaldunek Euskal Herrian bizitzeko duten eskubidea defendatu eta kaleetan gertatzen diren giza eskubideen urraketak salatuko dituen elkarte nazional honen jaiotegunean bete egin zen Kubo txikia. Alazne BASAÑEZ | DONOSTIA

      Euskal Herriko amnistiaren aldeko mugimenduak sortu berri duen elkarte nazionalaren aurkezpen ofiziala atzo eguerdian egin zen prentsaren aurrean Donostian. Askatasuna elkartea duela urtebete abian jarritako Elkarrekin Eraiki prozesuaren fruitua da, eta txalo artean eman zen ezagutzera Kursaalen. «Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako talde berria jaio da» adierazi zuen Oihana Agirrek, Askatasunaren izenean, elkarte berriaren ikur eta izenaren azpian, Kursaaleko agertokian. Aurrean, goizeko hamarretan hasitako Batzar Nazionaleko partaideak zituen; Kubo txikia beteta zegoen.

      «Gure herrian makina bat gauza gertatzen bada ere, funtsezko aldaketarik ez da egon», esan zuen oinarrira jo aurretik. «Gatazka politiko bati aterabide politikoa ukatzen zaio, eta, beraz, estatuek errepresioaren bitartez heltzen diote gatazkari».

      Egoera «zeharo desegoki» horrek irtenbide elkarrizketatua, politikoa eta justua behar duela aldarrikatu ondoren, helmuga horretaraino iritsi arte eguneroko lanean elkarte berriak izango dituen xedeak azaldu zituen. «Espetxeetan suertatzen diren giza eskubideen murrizketak saihestu nahi izanen genituzke, edo, bestela, salatu. Gure herria utzi eta erbestean edo iheslari dabiltzan euskaldunen eskubideak errespetatuak izan daitezen egin nahi dugu lan. Euskal Herriko karriketan egunero eta modu geroz eta asaldagarriagoan suertatzen ari diren giza-eskubideen urraketak eta murrizketak nahi ditugu konbatitu. Eta horrekin guztiarekin, errepresio ez zilegi horrek sorrarazten dituen kalteak nahi ditugu leundu eta gutxitu, horretarako asistentzia alorra eta elkartasunarena indartuz».

      Deialdi zuzena

      Askatasunak aurrera begira gerta litezkeen aldeketei ere aurre egin beharko diela nabarmendu zuen. «Esate baterako, errepresioaren fenomenoa bere osotasunean ulertzeko egin beharko ditugun ahaleginak. Sakabanaketaren areagotze berria, eskubide politiko eta zibilen murrizketa, nazioarteko giro eskumaratuan suertatzen ari den giza eskubideen atzerapausoaren ondorioak, antolakunde politikoen zigortze eta legez kanporatzea,... Panorama berria gorria da, eta ongi asmatu beharko dugu lehentasunak markatzen eta bakoitzari bere arreta ematen».

      Askatasunaren jaiotza abiapuntua dela nabarmendu zuen, halaber, Agirrek, eta elkarte nazional honen irizpideekin bat datozen sektoreei dei egin zien «datozen hilabeteetan elkarte berriaren inguruan ekarpenak egin ditzaten eta guztion artean bidea egin dezagun».

      Askatasuna elkarte nazional jaio berriaren xedeak «estatu bien jarduera errepresibo ororen ondorioak salatu» eta leuntzea dira, errepresaliatuei «hainbat alorretan asistentzia bermatuaz».

      Horrela bada, amnistiaren aldeko elkarte gisa definitu zuen, «gatazkaren sustraietara jo nahi du eta behin betirako irtenbidea erdietsi nahi du, justiziazko aterabide baten bitartez. Ez ditu bakarrik gatazkaren ondorio batzuk saihestu, salatu edo leundu nahi; gatazka osoa soluziobidean jarri nahi du». Askatasunak errepresioaren aurka jardungo du, bitartean. «Gatazkaren luzatzeak ondorio mingarriak ekartzen ditu, maiz giza eskubideak zapuztuak geratzen direlarik», nabarmendu zuten Askatasuneko kideek Donostiako Kursaalean egindako ekitaldian.

      Errepresioaren aurkako lan horretan euskal preso politikoen eskubideen urraketa salatuko du, euskaldunek Euskal Herrian bizitzeko duten eskubideen defentsan arituko da eta herri honetako kaleetan gertatzen diren giza-eskubideen urraketa salatuko du. Halaber, «polizia taldeen jokabide ez demokratikoa eta gehiegikeriak eragotzi nahi ditu elkarte berriak», erantsi zuen.

      Ardatz hauei ere erreparatu zien Xabier Ioldik Askatasunaren jaiotzagatik zorionak ematera agertokira igo zenean. Elkarte nazional berriak emandako lehen urratsean egungo egoera ekarri zuen gogora, estatu frantziar eta espainolaren jarreraren azken ondorioetakoa: «Bi estatuek elkartasuna eskuz-esku kolpatzen dute. Hor dugu lekuko, Gestoretako lagunen atxiloketa. Hor dugu ere gu iheslari gisa aitortzen ez gaituen frantses estatuak Juan Mari Olano bahitu izana».

      Eskubideen defentsa

      «Egun ­jarraitu zuen­ elkartasuna bideratzeko sortu duzuen antolakundea nazionala da eta horregatik iheslarion eskubideak defendatzeko tresna ezin egokia. Zuek estatu hauen bortizkeriak sortzen duen gatazkaren muinari eusteko konpromisoa hartzen duzue. Euskal herritarrok gure herrian bizitzeko dugun eskubidea garatzea helburu dugu, am- nistia azken urratsa izanik. Horrela bide hau jorratzeko Araba, Nafarroa Beherea, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Zuberoako herritarren elkartasuna bideratzen duzue».

      Hizlariak nabarmendu zuenez, «Euskal Herria elkarrekin eraikitzen ari gara eta Askatasuna erakundeak beste zutabe bat altxatzen du gure herriaren eraikuntzan».

      Txalo zaparradarekin agurtu zuten Askatasuna elkarte nazionalaren jaiotzea zoriondu zuen interbentzio hau. Atzo Kursaalen egindako ekitaldiaren ondoren, prozesu eratzaileari ekingo diote orain.


      «En el patio, la celda o viendo a los bertsolaris»

      A.B. | DONOSTIA

      «Desde el patio, el locutorio, la celda o viendo la final del campeonato de bertsolaris de Euskal Herria», Jagoba Terrones, Jon Beaskoa, Juan Antonio Madariaga, Gorka Zulaika, Aratz Estonba, Iker Zubia, Julen Zelarain, Josu Beaumont, Julen Larrinaga, Maite Díez de Heredia, Ainhoa Irastorza y Juan Mari Olano, miembros del movimiento pro amnistía encarcelados por orden del juez Baltasar Garzón, trasladaron un mensaje de felicitación a los reunidos en el Kursaal de Donostia y saludaron el nacimiento de Askatasuna.

      En el mensaje, leído por Edurne Arrieta, compañera de Zulaika, subrayaron que «la asamblea que estáis realizando no tiene parangón en la historia del movimiento pro amnistía. Os ha tocado adoptar decisiones de gran importancia, pero estamos seguros de que sois capaces situar en la dirección correcta los pasos que requieren estos tiempos y los que son necesarios para ganar el futuro». Tras señalar que «PP, PSOE y algunos medios de comunicación llevan años pidiendo la ilegalización del movimiento pro amnistía, no porque hagamos algo ilegal sino porque sacamos a la luz sus actuaciones ilegales y les dejamos sin su disfraz democrático ante la opinión pública vasca e internacional», afirmaron que «por desgracia nuestro trabajo es más urgente que nunca. En París, Madrid, Gasteiz e Iruñea continúan en la estrategia represiva, por lo que tenemos mucho trabajo que hacer para poder dar una solución política a un conflicto que sólo es político».

      «Felicidades por el trabajo realizado y sobre todo por el trabajo que haréis. Reflexionad, decidid y materializad hasta conseguir la amnistía», concluyó la misiva recibida por una cerrada ovación de los asistentes que hizo inaudible la voz de Arrieta mientras citaba los nombres de los encarcelados.

      Índice home